azlyrics.biz
a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9 #

iheskide – martxa baten lehen notak lyrics

Loading...

eguzkiak urtzen du goian
gailurretako euria
uharka da jausten ibarrera
geldigaitza den oldarra.

gure baita datza eguzkia
iluna eta izotza
urratu dezakeen argia
urtuko den bihotza.

bihotza bezain bero zabalik
besoak eta eskuak
gorririk ikus dezagun egia
argiz beterik burua.

bakoitzak urraturik berea
denon artean geurea
etengabe gabiltza zabaltzen
gizatasunari bidea.

inon ez inor menpekorikan
nor bere buruaren jabe
herri guztiak bat eginikan
ez gabiltza gerorik gabe.

batek gose diraueino
ez gara gu asetuko
bat inon loturik deino
ez gara libre izango.



Random Lyrics

HOT LYRICS

Loading...