azlyrics.biz
a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9 #

ruper ordorika – kontserba fabrikaren aurrean lyrics

Loading...

bihar itsasoratuko naun” esan nion
kontserba fabrikaren aurrean
arrain buruak zapaltzen geundela.

eta berehala ernegatu zen
“kalatxoriek jana diate bihotza, hutsik daukak” esan zidan
kontzerba fabrikaren aurrean.
“aspertu egin naun,
ez dinat egonarririk portu honetan gelditzeko” nioen
arrain buruak zapaltzen geundela.
orduan malko bat
begitik zeriola esan zidan “beti
gogoratuko haut”
kontserba fabrikaren aurrean.
“baina oroitzekotan
hobe idiliorik gabe” esan nion
“hobe gauzak ahaztutzea”
arrain buruak zapaltzen geundela.
“hobe horrela
hobe dela pentsatzea, ezkondu bagina
ez genikean
zorionik sortuko, egundo jaioko ez den
gure umeak
igerilari tristearen antza zikean”
esan zidan
kontserba fabrikaren aurrean arrain
buruak zapalduz geundela.



Random Lyrics

HOT LYRICS

Loading...