azlyrics.biz
a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9 #

ruper ordorika – munduko ostatuetan lyrics

Loading...

zulatzeko makinak kalakan
lokatzez lepo bazterretan,
hondeamakina erabili eta

gauez biltzen dira gizonak.
zapai apaleko tabernetan,
lanetik itzuli ondorenean,
kantu berri berberak
entzuten ohi dira,
betiko kantu berriak
munduko ostatuetan barrena.

egurrezko zorudun tabernan,
beste norbaiten andrearekin
barrezka eta biraoka,
beti liskarraren mugetan,
eskuan tragoa dutela
munduko ostatuetan barrena.

betiko kantu berriak entzuten
alaskan, brasilen, kaukasoan,
den guztia gogotik edaten,
ondoeza ahazteko edaten,
lurra suntsitzeak dakarren
ondoeza ahazteko edaten,
lurra suntsitzeak.



Random Lyrics

HOT LYRICS

Loading...