chill mafia records - merezi ote lyrics
[“merezi ote” abestiaren letra]
[1. bertsoa]
etxetik ihes egiteko kalea zeharkatzea
mutiko batek bakarrik egin lezake
baina kaleak egunero ibiltzen dituen
gizon hori jadanik ez da mutiko bat
eta ez doa etxetik ihes
badira udan eguzkia sartzen ari den plazak
hutsik geratzen direneko arratsalde batzuk
eta landare alferrekoen etorbidetik
heldu berri den gizon hori gelditu egin da
[errepika]
merezi otе bakarrik egoteak?
geroan еre, bakarrik egoteko
merezi ote bakarrik egoteak?
geroan ere, bakarrik egoteko
[2. bertsoa]
kalerik kale bakarrik, plazak eta kaleak hutsik
gelditzeko esan behar zaio andereren bati
eta norberarekin bizi dadila eskatu behar zaio
zeure buruarekin bestela mintzatuko zara
[errepika]
merezi ote bakarrik egoteak?
geroan ere, bakarrik egoteko
merezi ote bakarrik egoteak?
geroan ere, bakarrik egoteko
[3. bertsoa]
horregatik batzutan gaueko mozkortia
berriketan hasi ohi da proiektuak adierazten
kalerik kale ibilkiaz ere etxea jadanik
andere horrenean legoke, ta mereziko luke
[errepika]
merezi ote bakarrik egoteak?
geroan ere, bakarrik egoteko
merezi ote bakarrik egoteak?
geroan ere, bakarrik egoteko
merezi ote bakarrik egoteak?
geroan ere, bakarrik egoteko
merezi ote bakarrik egoteak?
geroan ere, bakarrik egoteko
[outro]
zu gabe, esperantzarik ez legoke
zu gabe, ateak itxiko lirateke
zu gabe, ilunetan nengoke
zu gabe, ezin iraun daitek
zu gabe, ametsik ezin dut bete
zu gabe, ezin bizi naiteke
Random Lyrics
- назар рад (nazar rad) - зуд (itch) lyrics
- zerocrescent - my everything lyrics
- xodeathwish - mme lyrics
- carole becker-douglas - the lake isle of innisfree lyrics
- paradise lost - last time (live, bizarre festival, 1995) lyrics
- chimezie - sloppy vitamins lyrics
- allegra - strangers (acoustic mix) lyrics
- bdsbrat - the edge lyrics
- a perfect fate - lady blue lyrics
- hamish - anymore lyrics