eñaut elorrieta - izar polisariar bat lyrics
adiskide
nahi dizut kantu hau kantatu
bihotza hitzez goxatu
esaidazu
zu ere oroiminez itzartu
eta distantziaren hautsak mintzen al zaitu?
aiene berak hartzen gaitu
bart amets bat izan nuen
kontaidazu
izar polisariar batek esnatu nindun
izar polisariar batek hitz egin zidan
izar polisariar batek erantzun zidan
aske izango garela
adiskide
nik ere nahi dizut kantatu
zauriak itxi eta batu
esaidazu
saharan haizea oldartzean
lur gorria horra iristen dan
zuk kresala usaintzen al duzu?
bart amets bat izan nuen
kontaidazu
izar polisariar batek esnatu nindun
izar polisariar batek hitz egin zidan
izar polisariar batek erantzun zidan
aske izango garela
norantz begira goaz ordutik
izar beraren atzetik
argia urratzen ari denean
gure begien ertzetik
Random Lyrics
- permanent marker - schweineschnitzel lyrics
- sanela sijercic - reci ko je krivac lyrics
- cr1tter - parasite lyrics
- foxing & prince daddy & the hyena - rory lyrics
- inl - sorrow lyrics
- colddemon - nno stoness lyrics
- cat clyde & jeremie albino - hello stranger lyrics
- pulses. - ain't got no ceiling lyrics
- phosphenes - yestai nai hola (minimal version) lyrics
- darii - patience (demo 2) lyrics