azlyrics.biz
a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9 #

eñaut elorrieta - mendigoxaliarena lyrics

Loading...

mendi heze, ikurrin eder
aske nahi zaitut aisian
hamar gazteren lerdena
makila luzez bidian

mendi-bitxidor berdiok
arin hor duaz kantari:
“dana emon biyar yako
maite dan askatasunari”

gaztedi honen didarra
bai dala didar zolija!
aberri baten samiñez
urduri dabil herrixa

askatasun-goxalderuntz
sugarrak dira basuak
sugarra basuak eta
zidar argixa itsasuak

orduan hozte-aldera
aberri-miñez kantari!:
“dana emon biar yako
maite den azkatasunari”

gazte horreik goruntz duaz
abesti ta ikurriñez
lañuan baña tiro hotsak:
bedartza dager odolez

ikaraz duaz usuak
mendixa dago ixillean
hamar gazteren lerdena
bizitza barik lurrean!

eta iluntzeko bakian
norbaitek darrai kantari:
“dana emon biar yako
maite dan azkatasunari”!



Random Lyrics

HOT LYRICS

Loading...