erramun martikorena - baigorriri lyrics
baigorriko herriak hegalak urrun’tu
denak ere malkarra, erroitz eta bortu
bainan zer inporta du? ni han nintzan sortu
eta hantxet nahi dut engoitik zihartu
germieta, belexik, ikusirik larla
diote: «guk oilandoi dugu gure perla»
arrano begiz dago denen zain iparla
hunen gerizan ditut borda ta etxola
batzu asetzert dira diru atseginez
besteak kontsolatzen, udan hunat jinez
nik aldiz hoberikan badut hemen zinez
mendi hauk maite ditut amodio+minez
erratzu, aldudetik, banka, baigorrira
urepel, arrosera, ortzaiz, bidarraira
batzu mila dudеtan egoiten baitira
nik dautzut, euskal nafar lur bizian zira
etxea, nun ditutzu zurе heur guziak?
ohantzetik ereman ainitzak biziak
itzulia egiten baitu iguzkiak
bihar hel ditzotela gure goraintziak
token geldituak etzazket ahantzi
bihotzera doala otoitz hau ainitzi
gure mendi maiteak hiltzerat ez utzi
pobre begins ere: berme eta bizi
herria, zutaz daukat pentsamendu ainitz
laster erranak dira, aski da zonbait hitz
jarraik arbasoeri leial eta bortitz
zer laiteke baigorri… euskaldun ez balitz!
Random Lyrics
- primer - things fall apart lyrics
- nina kraviz - skyscrapers (solomun remix - radio mix) lyrics
- akara - semua lyrics
- dom vittor e gustavo - melhor versão lyrics
- eledd x retrox - ortam lyrics
- emi larraud - graffiti lyrics
- maria cecília & rodolfo - em off lyrics
- redrapbeat - you just born lyrics
- pori - déjà revé lyrics
- lil goosey - rockstar lyrics