izatefaltsua - lore galduak lyrics
zortziak dira iratzargailuan
kafesnea sukaldean prestatuta
alkohol usaina oraindik
zure arropan
baina zure ondora begiratzean
lore polit baten odola agertzen da
behin bat izan dela, alkohola zela eta
hori da behintzat zu esaten duzuna
eta zure inguruan, dagoen guztia
pixkanaka desagertzen ari da
kaleko atea kolpe batez itxi duzu
zure presentzia etxetik somatzen da
kortinen atzean dago ezkutatuta
eguzki barik bizitzen den lorea
zu, zu, zu
beti beldurra sartzen
zu, zu, zu
berriz ere jipoitzen
zu
harrapatuko zaitugu
eguna heldu da
bakarrik gelditu zara
argi izpirik ez daukan lorategian
kaiola beltz hartan zegoen txoria
ihes egin du barroteen artean
gelditu egin zara, ta pentsatu duzu
non ote dago nire ardo botila
eta zure ahoan sartu egin dira
jaio berria den txori baten lumak
zu, zu, zu
beti beldurra sartzen
zu, zu, zu
berriz ere jipoitzen
zu
harrapatuko zaitugu
Random Lyrics
- último sopro - cafeína lyrics
- spawn (ohio) - life forsakes lyrics
- mellodz - i tried lyrics
- chewiecatt - welcome here lyrics
- grady - the idea of you (slowed) lyrics
- jackie cohen - blood & body lyrics
- anthony brown - drink (live) lyrics
- predo - runnin* lyrics
- dj hornhaut - lesekreis lyrics
- abel31 - 338 lyrics