azlyrics.biz
a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9 #

j martina - beste zerbait lyrics

Loading...

mahaiaren bueltan familia bat
asko ziren, baina ez dut gogoratzen zenbat
gora begira errezuan
dantzan suaren inguruan
ni ere han nengoen nolabait
aulkitik altxatzeko seinalearen zain
ez didate utziko, badakit
ulertu dut jokoa jadanik
luzeak dira egunak
pentsatzen dut
luzeago egiten
diruaren truk
hainbeste zaratarekin
ezin dut entzun
esan ezin daitekeena
nahi dut erantzun
baina nik badaukat beste zerbait
argitzen dit gogoa, zorroztu ere bai
eta ikusten dut banaizela
miseriatik at bizitzeko gai
lurra eta bizimodua
kontzientzia bat lapurtua
baldintzak gehiegi pisatzen du
ezin badaiteke aldatu
eman dizkidate sokak
nire burua lotzekoak
eta oraindik ez da bukatu
guda honek nau zeharkatu
luzeak dira egunak
pentsatzen dut
luzeago egiten
diruaren truk
baina nik badaukat beste zerbait
argitzen dit gogoa, zorroztu ere bai
eta ikusten dut banaizela
miseriatik at bizitzeko gai



Random Lyrics

HOT LYRICS

Loading...