azlyrics.biz
a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9 #

ødei (euskal herria) - jaso eman lyrics

Loading...

jaso, eman, eman, jaso
hoien eran erran paso
gerran hegan zenbat lazo
baina ileran denak mantso
saihestua, babestua… denetarik pasa da txo!
gaur prestua da jestua baina eskua ukatzen atzo

dena hasi zen hamabi urteko haur baten inozentziatik
ene bakea ateratzen nuen hitzaren biolentziatik
eman nahi nion bitatik
egiten nuen nigatik…
jaso dudanaren laurdena ematen badut pozik noa ni haatik

hoien ligatik ihes egin nuen alferrik dira top tenak
orеnak igaro ditut berdin zait zein diren hoiеntzat onenak
omenak heien buruari
ordenak kanpo munduari
nora noan ez dut hain argi baina ez dit ihes egingo trenak

mantendu ala aldendu…
ez kendu ala hartzen dut…
hilik nahi nauzue aizue ez naiz oino zendu!
lausenguz lausengu ez naiz ibili
hamaika lili erabili dituzte nahiz ta gero ximeldu

sare tipo patetiko hoiekin ez dut bat egingo
arketipo batek ito ditu ta bizi dira berarekiko
ni ez naute beraiek hilko
erran arte erraiek kito
jada ez dakit nork duen egia ta zer bilakatu zaien mito
eraso ezkero gaur’e nik eginen diet aurre
ateraiak ditut lau eh! ta ez dira izan cum laude
herri hau ez bada ene toki «ødei zeren zai zaude?»
ez dut tiro egiten gratuitoki balak garesti daude

zurien artean beti gris
hitz hutsal oro dakusat hits
anitzek ez luke eginen hitz debalde errana ordaintzen balitz
egurtzen nautenek ez naute beldurtzen, hala izanen zela segur zen
jin zaitezte nigana banan bana ez bainaiz hasiko neurtzen

ei o! begiak ditut erakusleiho
barkatu lagunak maiz isiltasunak dio hitz askok baino gehio
berinetan lurruna
begirada zurruna
besarkada leguna…
berriz ni naiz laguna!

zuhaitzak landatu nahi ditut nahiz ta fruiturik ez bildu
kikildu izan naute ta orain ezin naiz isildu
umil gu genbiltzan
amildu gaituzte
berdin du zer gisan
hurbildu nahi dute

mintzo zaizkit batzuen klip bateko klik kantitatez
jolasetik bizi naiz ni, jokoaz ez dakit batez
anabasa jasan kritika jasaz bete da plaza
harrokeriaz ez pasa noiztik masa elikatzen da kalitatez?
bakoitzak bere bideak, bere ideak
familia, rapa ta euskara dira ene eremu libreak
askok galdetzen du zer zen
hasiak gira gu lehertzen
berdin zait ulertzen ez baldin banaute nik ere ez ditut ulertzen

jaso, eman, eman, jaso
hoien eran erran paso
gerran hegan zenbat lazo
baina ileran denak mantso
saihestua, babestua… denetarik pasa da txo!
gaur prestua da jestua baina eskua ukatzen atzo



Random Lyrics

HOT LYRICS

Loading...