azlyrics.biz
a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9 #

ruper ordorika – mare nostrum lyrics

Loading...

“…avec des étrangers homme ou chien c’est pareil on les r’garde naviguer” leo ferré

isilean part-tu ginen ilunkeran,

hego haizeak itsasoa zimurtzen zuenean,
esandako amarra – lekuan zain nintzen
helbiderik gabeko moilara eraman behar jende hura.
gainaldean sortugabeak daramatzat,
amak umea altzoan, gizonak amets batean,
izerdi hotzaz eta kresalaz mela-mela eginda,
zapatila faltsuak, karelean gatza egarriaren gainean …

mare nostrum,
zure izenari men egiozu arren
eta utzi jende hau
helbiderik gabeko moilara eramaten
ondo arribatu eta nahi nuke bertan geratu,
diruz eta jaki goxoz noiz itzuliko diren zain,
sorlekura itzuleran eraman nahi nituzke atzera,
ontzi kaskailua izateaz gogaituta,
heriotzaren lekuko izateaz gogaituta,
ontzi egoskorra izateaz gogaituta,
destinoaren lekuko isila izateaz gogaituta.
mare nostrum,
zure izenari men egiozu arren
eta utzi jende hau
helbiderik gabeko moilara ailegatzen,
amak umea altzoan, gizonak amets batean,
karelean gatza egarriaren gainean…



Random Lyrics

HOT LYRICS

Loading...