xabi solano - hernani antifa lyrics
Loading...
hogeita hamaseiko urria hastear zela
hernani frankisten esku zegoela
apaizak eta haurdun zeuden emak-meak
hilerrian fusilatu zituztela
oroitzen dugu gaur atzo balitz bezela
kalean tiro hotsak eta garrasiak nunahi
inork etzun lehiotik begiratu nahi
faxistak bazter guztietan beldurra sortzen
odolgosea izanik haien osagai
minez oroitzen dugu, amorruz ere bai
urrun zeuden milizianoak ta gudariak
inongo babesik ez zeukan herriak
eta faxistak zeuden gorrotoz beteak
horregaitik ziran gupidagabiak
gogoratuko dittu gure memoriak
falangisten banderak bazekiten horrela
hernani antifaxista bihurtu zela
urteetan izan da ta izango da gainera
pentsatzen dugulako ahaztea dela
hildakoak berriro hiltzea bezela
Random Lyrics
- boreworm - entomophobia lyrics
- nine million witches - how long lyrics
- versed - prisma lyrics
- musiq soulchild - outerspace lyrics
- aein - gosal lyrics
- vendetta - batasuna lyrics
- 아스트로너츠 astronuts - i'm sorry, officer lyrics
- quiz - auserwählt lyrics
- paul chiten - answer to paradise lyrics
- the zodiac father - flex lyrics