azlyrics.biz
a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9 #

betagarri – sweet mary lyrics

Loading...

maria izena jarri zion aitak
monjetan egin ditu ikasketak
erizaina izango da ama bezala
herriko elizan eskonduko da

baina mariak badauka etxean
kontatuko ez duen sekretua
hasi da abesten orain dela gutxi
montatu duten ska taldean

dantzazazu! sweet mary!
dantzazazu! sweet mary!

ailegatu da berriro astelehena
gona laukidun uniformea
noiz iritziko berriz ostirala
berriz abesteko lokalean

baina mariak badauka etxean
jantziko ez lukeen beste jantzia
ska laukidun tiranteak eta
marteen’s botak erosi berriak

dantzatzeko! sweet mary!
dantzatzeko! sweet mary!

baliteke inoiz ez ibiltzea
berarentzat zeukaten bidea
ta agian mantal txuria soineko
beltz batengatik aldatzea

baina mariak badauka etxean
afalorduan esatekoa
familia aurrean arituko dela
herriko jaietan kontzertuan

dantzazazu! sweet mary!
dantzazazu! sweet mary!



Random Lyrics

HOT LYRICS

Loading...