azlyrics.biz
a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9 #

izaki gardenak – errepide hurbilenetik urrun lyrics

Loading...

etorkizun gehiegi dakar
zama bat bailitzan buru honek.
eta itotzen nauten ametsak,
aspaldi nik bilatu nituen.

inor heltzen ez den leku bat aurkitu dut
errepide hurbilenetik urrun,
han berriro ikas dezakegu arnasten.
atsedena behar nuen, behar dugu.

inork inoiz astindutako
soka baten soinua du hemen
nahi genuen isiltasunak.
lo kanta bat ari naiz entzuten…



Random Lyrics

HOT LYRICS

Loading...