ken zazpi – gau urdinak lyrics
une hau ta gero dator gauetan urdinena
eta ez dut oroituko nor nintzen ez nire izena
bolbora usaia metaforatik banatzean
gure errealitatea biluztean
urtarrila udaberriz bete nahi dut behin da berriz
ta sekula itxiko ez diren leihoetatik ihes egin
hondartza gabeko itsaso ezkutuen gisan
ez dut nik noraezean guretzat denborarik izan
beranduegi da egi guztiak aitortzeko
baina aukera bat dugu barre egiteko
gelditu denbora eta eramango zaitut
kate guztien gainetik
inoiz amestu bako lurretara
zergaitiek garrantzirik ez dutenetara
izen bako izarretara
argitu nahi ez duten gauetara
urtarrila udaberriz bete nahi dut behin da berriz…
ta sekula itxiko ez diren leihoetatik ihes egin
areak ta denborak bidea estali arren
zihur aurkituko dugu geroa batera bagaude
gelditu gaitezen beti gaua balitz bezela
berriz biluztu gaitezen maitatu gaitezen
gelditu denbora eta eramango zaitut
kate guztien gainetik
inoiz amestu bako lurretara
zergaitiek garrantzirik ez dutenetara
izen bako izarretara
argitu nahi ez duten gauetara
gau urdinetara…
gau urdinetara…
Random Lyrics
- carlos – the silmarillia – 4 strings radio edit lyrics
- frzy – pound cake remix lyrics
- rulo y la contrabanda – la flor lyrics
- marty mard – robotic lyrics
- gerson djei – ela jurou lyrics
- dyango – el mundo (il mondo) lyrics
- hamoon cudder – sabzo sefido siah lyrics
- pitbull – hold on we’re going home (remix) lyrics
- paluch – życie jest piękne lyrics
- the don’t touch my croque monsieurs – w r p raad lyrics