azlyrics.biz
a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9 #

mikel urdangarin – gaur gurutzatu gara lyrics

Loading...

gaur gurutzatu gara
sarritan antzera
zu bertan jezarrita
ni kalean behera
zure itxura ez da
betiko berbera
begion tristezia
ohikoa ete da
gaur ondora natortzu
lagun egitera

esku hartu dautzut
egunon amama
zelan dabil gaurkoan
gure auzoko dama
aurpegi zimurtua
present iragana
berbarik ez, keinu bat
zuzendu nigana
irribarre honegaz
esan dozu dana

ez al daukazu seme
inorako asmorik?
lagunengana noa
ez dago presarik
zeuk be bazenduala
dantza kuadrilarik
ta urteak doazela
konturatu barik
zoaz gazte ez galdu
nigaz denborarik

atzo larogeitabost
soinean jantzia
zeinek esango leuke
hain maja ikusita
lobak ein eutzuela
egunez bisita
baina gaur bizitzagaz
eukiela zita
beitu amama zelango
oskarbi polita

denboraren jagole
ta haren menpeko
poztasunik balego
zeugaz banatzeko
musu bat emon dautzut
irri bat hartzeko
biharko lotu gara
kartetan eiteko
irabazita ondo
galduta hobeto



Random Lyrics

HOT LYRICS

Loading...