negu gorriak – ustelkeria lyrics
x- eh! kaki! enteratu al haiz?
k- ze tripako min duk, egongo al haiz lasai
lurrikara bezain hator, berriz ere orain
x- ez al duk irakurri egunkariak dakarrena?
francisco rodriguez galindo, teniente coronelarena?
k- zein? goardia zibila? intxaurrondo koarteleko
komandantea? terrorismoaren kontrako arduradun
nagusietakoa?
jada, ez nau ezer harritzen!
x- baita ondoko ustelkeriaren “arduradun nagusia”;
talde ant-terroristak baliatuz, narkotrafikoko
operazioak egiten zizkian
k- orduan, irungo kokaina desagerketaren kasua
“bidasoa operazioa” delakoan ziur erlazionaturik
egongo dela
x- jakina baietz. duela bi urte maiatzean, goardia
zibilak tona inguru kokaina harrapatu eta komisaldegian 150 kilo desagertu hituen
k- hori ustelkeria, txo! badakik interes
ekonomikoak eta interes politikoak elkartuz gero
gureak egin dik
jada, ez nau ezer harritzen!
x- eh! kaki! badakik zer egingo nukeen nik? ba
droga legalizatu
k- beno, amerikan “ley seca” garaian, inoiz baino
mafia gehiago sortu hituen
x- inoiz baino faltsuztapen gehiago eta gainera
inoiz baino gehiago edan zian jendeak
k- legalizatuz gero, lehenengo arazoa bukatu da
eta ez da gutxi
jada, ez nau ezer harritzen!
Random Lyrics
- richrick – go hard lyrics
- seb p – dracula lyrics
- mr.dee – downtown wal gediyan lyrics
- netto luiz – medley pai nosso toda via me alegrarei lyrics
- maska – souris-moi lyrics
- lil ty – itching lyrics
- backswing – still sick lyrics
- yung weej & d savage 3900 – make it happen lyrics
- the yellow dress – isaac fitzgerald (bum bum bum) lyrics
- swipey & romilli – swagg sauce lyrics