numen – iheslaria lyrics
Loading...
itzal baten urratsek
isilarazi ditu
gauaren hasperen hotsak;
iheslariaren arnasestuak
beldur lotsatiz bete ditu
basoko zidor laiotzak.
korrika doa mundutik ihes,
bere begiek isurtzen duten
malko bakoitzaren baitan
oroitzapen mundu zabala
anpuluen itsasora.
orain iraganeko itzal bat da.
gaua da bere mundua,
izkutua bere babesa.
haizeak bakarrik daki
boladan eramandako malkoen jatorria;
ilargiak bakarrik
gerizpearen lorratzek
noiz amaituko duten bere bidea.
korri iheslari,
zoaz gauaren babesean.
bere mantu beltzak zaitu zainduko,
eta ametsen ortzemugaren heltzean
izar berri bat dizu zeruan piztuko.
Random Lyrics
- lovelikefire – broken shapes lyrics
- kasumi yamazaki – halo lyrics
- bi rain – no no no lyrics
- the casual terrorist – pigs will pay lyrics
- the casual terrorist – if you want peace lyrics
- the casual terrorist – closest thing to a love song lyrics
- laura pausini – un giorno dove vivere lyrics
- the casual terrorist – i might be a peasant lyrics
- dj sancho – beautiful lyrics
- laura pausini – invece no lyrics