azlyrics.biz
a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9 #

oskorri – bizkaiko aberatsak lyrics

Loading...

bizkaiko aberatsak
bizkaiko aberatsak
dira diruzale
txerri-erosle eta
txorizo saltzaile
dendaz bete dituzte
bilbon zazpi kale
inoiz ez dute eman
pausorik debalde
burrukatzen baitute
diruaren alde
arratiko gizona
bilbora doa maiz
lemoako tranbian
eta beti garaiz
bere artean dio
umore txit alaiz:
traje berri batekin
gaur bezt-tuko naiz
lehengo arlotea
jantziko da galaiz
hura ikusi eta
dendari guztiak
zaharrak geldi eta
korrikan gaztiak
saldu nahi dizkiote
makailu bustiak
gauerdiko izarrak
eta eguzkiak
inor enganatzeko
nolako trastiak!
somera, artekale
gero tenderia
han ikusi genuen
mila komedia
tenderoaren grinak
nork erremedia!
gizonaren gainean
han erori dia
hanka kendu diote
ai! zer aberia
kaxuaren moduan
joan da ihesi
hanka bakar batekin
baliteke bizi
mundu honetan ez da
batere juztizi
zazpi kaletan nahi
traje bat erosi
eta oinetakoa
bertan behar itzi
euskal baserritarrak
dadukan pobreza
baina haundiagoa
akoren grandeza
madrildik etorri den
korte ingelesa
bertan sartuko balitz
euskaldun baldresa
dirua gastatzeko
manera erreza
ez zaitez bertan sartu
euskaldun maitea
zabalik badaukazu
bertako atea
galduko duzu eta
bigarren hakea
bai eta bide batez
zure hankatartea
euskaldun batentzako
zer errematea!



Random Lyrics

HOT LYRICS

Loading...